BEZERIA ARDURADUN G/E

  • CDI
  • Temps plein
  • 2K€ brut/mois
  • 13 éme mois + prime vacances
  • Au moins 2 ans d'expérience
  • BTS, Bac+2
  • Chargé(e) Service Client

Mission

RATP taldeko adarra den RATP Dev enpresak 15 herrialdeetako hiriko eta hiriarteko garraio sareen ustiapena eta mantentze lanak segurtatzen ditu 100 adar baino gehiagoren bitartez.

Gure 24 000 lankideen profesionaltasunari eta garraio publikoaren arloko mundu mailako lider baten gaitasunei esker, gure adarrek gure bezeroei eta haien sareetako bidaiariei eraginkortasuna, bizkortasuna eta fidagarritasuna dakarzkiete.

Gure garapenaren harira, bezeria arduradun bat bilatzen dugu RD PBA adarrean aritzeko (Ipar Euskal Herria & Aturri), 2024ko irailaren 1etik goiti TXIK-TXAK garraio sarearen ustiapena segurtatuko duelarik.

Merkataritza Arduradunaren ardurapean, bezeroen eskaerak tratatzen ditu urrundik front-office eta back-office jardueren bitartez eta sarrerako eta irteerako deiak kudeatuz. 

●            Bezeroei harrera egitea eta aholkuak ematea,

●            Lineako salmentak kudeatzea eta jarraitzea,

●            Eskaera bidezko garraio erreserbak kontuan hartzea eta jarraitzea,

●            Bezeroen argibide eskaerei eta eskabideei erantzutea (telefonoz eta lineako inprimakiaren bidez).

Zerbitzuaren etengabeko hobetzean parte hartzen du, zehaztutako eraginkortasun neurgailu desberdinen helburuak lortzeko, bezeroen igurikapenak ahal bezain ongi asetzeko xedez.

Zerbitzuaren prozesuak, harrerako araudia eta enpresaren estrategia errespetatzen ditu, zerbitzu maila gora eskaintzeko asmoz.

Eginbehar horiek alda daitezke antolaketa behar batzuei edo/eta RATP DEV enpresaren politika estrategiaren bilakaerari erantzuteko.

Profil

  •          Harremanetarako eta lankideen arteko komunikaziorako gaitasuna,

             Enpatia eta entzuteko gaitasuna,

             Taldean lanean aritzeko gogoa,

             Microsoft office programak menperatzea,

             Internet menperatzea,

             Idazteko gaitasunak, ortografia maila ona,

             Bizkortasuna eta egokitzeko gaitasuna,

             Gaitasun anitza, gogo hobekitzailea, proposamenak egiteko indarra,

             Antolaketa gaitasunak eta zorroztasuna.

    Eskatutako hizkuntzak: Frantsesa, Euskara. Ingelesa jakitea hobe.

  • 2024ko agorrilaren 1ean hasteko.

Compétences

Sens de la communication
Capacité rédactionnelle
Capacité d’écoute
Organisé(e)
Travail en équipe
Langue français et basque